Santamas Artisau Azokan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

0
249

Testua: Santamas komisiñoa. Argazkia: MB artxiboa.

Santamas Artisau Azokan parte hartzeko izen ematea ireki du Santamas Komisiñoak. Komisiñoko webgunetik eman ahal izango da izena, bertan ageri den formulario bat betez.  https://santamasak.eus helbidean aurkitu ahal izango dute interesa dutenek izena emateko esteka. 

Webguneko formulario hau, gaur, ostirala, zabaldu da, eta azaroaren 20a baino lehenago bete beharko dute interesa duten pertsonek. Erantzunak, hau da, Santamasetako artisau azokan postua jartzeko jakinarazpena, abendu hasieran egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen