Udaberrian aurreikusita zeuden 6 irteeretatik azken aurrekoa egin dute gaur, ekainak 2, Santagedatxera. 9,5 kilometroko ibilbidea egin dute Herriko Plazan elkartutako 2 pertsonek. Gaurko ibilaldira joan denetako batek esan duenez, eguraldi iragarpenak laguntzen ez duenean asko nabaritzen da eta bertaratzen den pertsona kopurua jaitsi egiten da.
Udaberriko azken irteera ekainaren 16an izango da Bedoña-Larriñora, 9:00etan. Ea eguraldiak laguntzen duen eta jende gehiago animatzen den parte hartzera.
Bestetik, udan ere irteerak egiteko asmoa dago, 9 irteera egin nahi dituzte baina oraindik ez daude datak zehaztuta.




