Arrasate Musikalek musika jardueraz betetako egitaraua prestatu du aste honetarako, Santa Zeziliaren ospakizunak direla eta. Azaroaren 20tik 23ra bitartean, kontzertuak, kalejira eta Big Bandaren emanaldia eskainiko dituzte herrian eta inguruetan.
Azaroak 20, osteguna 17:00etatik aurrera, Arrasate Musikaleko Auditorioan, Arrasate Musikaleko Izan Suzuki taldeko biolin ikasleek kontzertua eskeiniko dute. Sarrera doakoa izango da.
Azaroak 21, ostirala, Arrasate Musikalek Santa Zeziliren omenez herriko kaleetan zehar kalejira eskeiniko du. 17:30etan Banda Gazteko musikariak aterako dira eta 19:00etan Arrasaste Musikaleko Gaiteroak. Giro ederra jarriko dute herriko kaleetan zehar.

Azkenik, igandean, azaroak 23, Arrasaste Musikal Big band taldeak kontzertua eskeiniko du 18:30etan, Antzuolako Torresoroa Antzokian. Big Band taldea Talde hau 2000. urtean José Ramón Elkorok jarri zuen martxan. Ondoren Iker Olazabalek hartu zuen taldea. Gaur egun Zigor Martinez bergararra da zuzendari.
Partaide guztiak Arrasate Musikaleko ikasleak dira: Arrasate eta inguruko herrietako 23 musikariz osatua dago. Formazio honek lau tronboi, lau trompeta, sei saxo, piano, kitarra, bateria, perkusioa, baxua eta ahotsa lotzen ditu. Errepertorioak blues, swing, latin, bossa eta funk estiloak aurkezten du. Hainbat derritan eskaini ditu kontzertuak : Arrasate, Gasteiz, Bergara, Elgeta, Viana, Durango, Donostia, Barcelona.






