Santa Zezilia omentzeko hiru ekitaldi antolatu dira

0
381

Argazkiak: MB artxiboa.

Bihar, asteartea, Santa Zezili Eguna ospatzen denez, herriko kaleetatik zehar Arrasateko abesbatzak ibiliko dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera: Goikobalu, Arrasateko Gazte Abesbatza, Goikobalu txiki, Txorbela eta Portaloi elkartea. Amaitzeko 20:30ean denok elkarrekin abestuko dute Herriko plazan

Azaroak 25ean, ostirala 17:30ak inguru, Arrasate Musikaleko Banda Gazteak eta Gaiteroek kalejira bat eskeiniko dute herriko kaleetan zehar. Bestalde, azaroaren 27an, igandea, 12:30etan, ohikoa bihurtu den Arrasate Musikaleko Banda kontzertua egongo da ikusgai eta entzungai San Frantzisko elizan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen