Parkeak 21 ur-joko izango ditu, adin desberdinetarako diseinatuak, eta ez labaintzeko zorua du. Parkearen ondoan egurrezko bost mahai jarri dira
Gaur goizean aurkeztu dute Santa Barbara ur-parkea. Parkea uztailean irekiko dute, baina udalatik ez dute eguna zehaztu Eusko Jaurlaritzak Covid-19k eragindako pandemiagatik itxi zituzten haur parkeak irekitzeko baimena eman arte.
Maria Ubarretxena alkateak gaur goizean jakinarazi duenez, “Instalazioak igerileku baten baldintza guztiak bete behar ditu urari dagokionez, kloratua baita. Zirkuitu itxi bat da, eta 6.000 litroko edukiera duen araztegi batetik igaro ondoren berrerabiltzen da ura. Jasangarria da erabat.”

Uretako atrakzioak Haurren Kontseiluak aukeratu zituen, kontseilutik sortu bait zen ur-parkea egiteko ideia. Obrak 2019ko martxoan hasi ziren. Parkeak bi botoi ditu, eta sakatu ondoren, ur-zurrustak martxan jartzen dira tenporizadore batekin. Juan Antonio Urdangarin hirigintza buruak azpimarratu duenez, “Jendea dagoenean bakarrik funtzionatzea da helburua, energia aurrezteko. Instalazioen eguneroko mantentze-lanak ere egingo dira, hala nola iragazkiak garbitzea. “
Parkeak 21 ur-joko izango ditu, adin desberdinetarako diseinatuak, eta ez labaintzeko zorua du. Parkearen ondoan egurrezko bost mahai jarri dira. Ubarretxenak azaldu duenez, “jendeak umeei meriendatzeko eta toallak uzteko leku bat izatea da helburua”. Halaber, azpimarratu duenez, “Gurpildun aulkietan edo mugikortasun murriztua duten erabiltzaileentzat erabat irisgarria da parkea. Mahaietako bat ere horretarako egokituta dago. “

Herriko gainerako ur instalazioekin batera irekitzea da asmoa, esan bezala, uztailean pandemiaren bilakaerak posible egiten badu hori. “Udako hilabeteetan tenperaturak beroagoak direnez, ohiko aukerei alternatiba bat gehitu nahi izan die Arrasateko Udalak ur parkearekin. Uda honetan adin guztietako herritarrek ur parkeaz gozatu ahal izango dute beroari aurre egiteko. Gogorarazi beharra dago, koronabirusaren testuinguruan, ezinbestekoa izango dela pertsonen arteko distantziak errespetatzea, guztion segurtasuna bermatzeko”.
Proiektua Durangoko Bidein enpresak egin du, eta Elgoibarko Arrizabal enpresak jarri ditu instalazioak, nahiz eta erabilitako teknologia, Vortex, kanadar jatorrikoa izan. Proiektuak 391.041, 70 BEZ barne euroko kostua izan du, eta 300 metro koadro inguru ditu.
Udalak jakinarazi duenez, “Ekobulebarra egiten denean, Maalako biribilgunetik gertu antzeko ur-parke bat jartzeko asmoa dago. Baina hori aurrerago izango da “.
Negargurea ematen du Udalak une zail hauetan haurrentzako duen eskaintza bakarra obra bat izatea. Hau da nahi duguna eta bozkatu duguna.
Niri pena handia eman dit Txatxilipurdirekin akordio batera ez heltzea. Lehenengo aldiz izango da 30 urte baino gehiagoan horrelako bat gertatzen dena. Modu objetiboan begiratuta kontraesana iruditzen zait eta modu subjetiboan begiratuta min egiten dit, uste dut herritar askok daramagula Txatxilipurdi bihotzean.