Argazkiak: Arrasateko Txosna Batzordea.
Batzordeak aditzera eman du Sanjoanetarako “plangintzatzearekin hasita gaudela iada”, betiere “herritik eta herriarentzat izango diren jaiak antolatzea nahi eta helburu”.
Horregatik “txosna batzordera hurbiltzeko deia luzatu nahi diegu herritarrei. Izan eragile berriei txosna batzordera sartzeko, zein norbaitek proposamenik, ekarpenik… balu guri helarazteko”.
Ildo honetan, datorren bilera asteazkenean izango dugu, otsailaren 5ean, arratsaldeko 20:00etan Gaztetxean bertan.
“Eragileren batek txosna batzordearen parte izan nahi badu, bilerara etorri baino lehen batzordeko instagram kontuaren bitartez abisatzea eskatzen dugu!”.





