Beheko testua eta kartela: Arrasateko Askapena.
Sandra Trafilaf Yáñez, militante komunista txiletarra, sindikatu burua, ama nekazaria eta aita maputxearen alaba, Irati Topalekuan izango da abenduaren 15ean, asteazkena, Arrasateko Irati Topalekuan, 18:30ean. Sandrak oso gaztetatik ezagutu zuen jazarpena. 1973ko estatu kolpearen ondotik, FPMR erakundean erresistentzia armatuan aritu zen. 8 urte pasa zituen espetxean, eta gaur egun kazetari eta komunikazio sozialean ari da.
Txileko eta Hegoamerikako egoera sozio politikoaren inguruko solasaldira etortzera animatu nahi zaitugu.
