San Nikolaseko bolo-boloak Musakolan, Erguinen eta Herriko plazan egingo dira

0
696

Kartelak: Erguingo eta Musakolako jai batzordeak. Argazkiak: MB artxiboa.

Abenduaren 6a egun berezia da Arrasateko haurrentzat, San Nikolas ospatzen baita. Aurten bolo-boloa ere izango da Musakolan, Erguinen eta Herriko plazan.

Erguinen kasuan, Erguingo Jai Batzordeak antolatuta, Usaetxe plaza izango da bilgunea goizeko 10:45ean, eta ondoren auzotik ibilbidea egingo dute. Ibilbidea honako hau izango da: Usaetxe, Munar, Arimazubi (11:30 Sumendin), Uribe Auzoa, Uriburu kalea, Larrea plaza eta Usaetxe.

Musakolari dagokionez, bolo-boloa beti bezala Musakolako Arrasate Herri Eskolako patioan izango da eguerdiko 12:00etan, Musakolako Jai Batzordeak antolatuta.

Herriko plazan, Arrasateko Udalak atzo egin zuen aurkezpenean iragarri zuten bezala, San Nikolas bolo-boloa eguerdiko 12:30ean izango da.

“San Nicolas Coronado
Arzobispo Mariandres
a la Luna, noche y día
etxeko andre noblia
egizu, egizu pilia
San Nikolas, triskilistras
dame una castaña y no quiero más
aquí estamos cuatro, cantaremos dos
para San Nicolas, por amor de Dios
Belengo Portaleko ate zabaletan
hotzak ikaraz dago
Jesus laztoetan.(bis)
Angelitos somos suspi-suspiramos
lukainka, txorizo
(neskak mutilei) bapez
(mutilak neskei) dana”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen