San Kristobalera mendi txangoa antolatu du Herri Eskolako Guraso Elkarteak

0
2310

Matrikulazio kanpainari hasiera eman eta eskola publikoaz harro daudela adierazteteko, igandean Monterronetik irtengo dira 10.30etan

Kartela: Herri Eskolako Guraso Elkartea

Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak San Kristobalera mendi txangoa antolatu du igande honetan, Monterronetik goizeko 10.30etan abiatuta. Ekitaldi honekin matrikulazio kanpainari hasiera eman eta «eskola publikoaz harro» daudela adierazi nahi dute antolatzaileek.

Esan bezala, irteera 10.30etan izango da eta eguerdian komunitate argazkia aterako dute, jarraian, Guraso Elkartearen esku, mokadutxo bat jateko.

Arraste Herri Eskolako Guraso Elkarteak parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen