Argazkia: MB artxiboa / Testua: Arrasateko Udala.
Idatzi honen bitartez biztanleriari jakinarazten zaio, 2025eko otsailaren 1etik aurrera San Kristobal hilerriko nitxoetan 2014. urtean lurperatu ziren hildakoen gorpuzkiak aterako dituela Arrasateko Udalak.
Nitxoetatik atera behar diren gorpuzkien destinoaren inguruan 2024ko urriaren 31n Udalari ez bazaio ezer adierazi, hobitik ateratzen direnean Arrasateko San Kristobal hilerriko denon hobian utziko dira gorpuzki horiek.




