San Felipe Elkarlaguntzaren Batzar Orokorra egin dute gaur

0
1133

Bertan aurrekontuak aprobatu dituzte eta junta aldaketa erabaki da

San Felipeko batzar orokorra egin dute gaur, ohikoa baino bazkide gutxiagorekin. Bilera martxoan egin behar zen, eta, azkenean, ekainaren erdialdean izan da, Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz. Denbora horretan, batzar zaharrak ezohiko moduan funtzionatzen jarraitu du, baina gaur egindako bilerari esker, batzarra aldatu ahal izan da. Aurrekontuak onartzeko ere aprobetxatu da.

Bileran, Eusko Jaurlaritzari eskatutako azken ikuskapena izan dute hizpide, eta polemika amaitutzat ematea erabaki dute. Egoitza berriaren inaugurazioa ere gogoratu dute eta bazkide guztiak gonbidatu dituzte bertatik pasatzera eta aurrez-aurre ezagutzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen