‘Salve solstitium’ kontzertua eskainiko du Goikobaluk San Frantziskon

0
298

Testua eta kartela: Goikobalu

Ekainak 14an, ostirala, Goikobaluk eta AGA Arrasateko Gazte Abesbatzak “Salve solstitium” kontzertua eskeiniko dute Arrasateko San Frantzisko elizan, arratsaldeko 20:00etan.

Kontzertu honetan, Goikobalurekin batera, Txorbela Otxoteko eta Parrokiako koruko kideak, eta beste bidelagun batzuk parte hartuko dute, baita kontzerturako osatu den orkestrak ere. 

San Juanak ate joka ditugun honetan, aurten ere, eskeiniko diren obren artean, Hilarion Eslavaren Salvea izango da. Salve hau, San Juan bezperan, Parrokiako koruak abesten duen obra bera da. Oraingoan, orkestrarako idatzitako bertsioa eskeiniko da. Honekin batera, Coldplay-ren “Viva la Vida”, Joan Hermenegildo Montes Capón-en “Negra Sombra”, Mikel Laboaren “Baga Biga Higa” eta La La Land pelikulako “Planetarium” izango dira entzungai ostiralean, besteak beste.

Zuzendari lanetan, Iñaki eta Txomin Maidagan aita-semeak arituko dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen