Salgai daude Lirika Gaztea emanaldirako sarrerak

    0
    660

    Denboraldi lirikoari hasiera ematen dion ekitaldi hau urriaren 25ean izango da, 20:00etan, JAMEn. Egungo euskal harrobiko artistek, horien artean Aitor Garitano tenore bergararrak, aria eta generoko abesti ezagunen errepertorio anitza eskainiko dute. Sarrerak urriaren 25era arte erosi ahal izango dira Amaia Antzokiko leihatilan, arrasate.eus webgunean, Altuna Lurrindegian eta ozenkielkartea@hotmail.es helbidean, 15 euroren truke.

    Argazkiak: Antonio Murillo.

    Bel cantoarekiko konpromisoari leial, Ozenki elkarteak euskal harrobi bikainaren aldeko apustua egiten duen kontzertu batekin hasiko du denboraldi lirikoa, hurbileko konpositoreek eta konposizio ezagunek leku garrantzitsua izango duten kontzertu bat eskaintzeko.

    Lehen aldiz JAMEn, kontzertu-proposamen intimoagoa ahalbidetzen duen instalazio berri batean, elkarteak Debagoienako publikoarekin duen konplizitatea areagotu nahi du. Urriaren 25eko kontzertuak elkarrizketa intimo bat izan nahi du, non musikari esker publikoak ahots berriak deskubritzen dituen, “zirkuitu lirikoan nabarmentzen ari diren artista gazteak gonbidatu ditugu”, esan du Manu Gallardo Ozenki elkarteko kideak.

    Publikoaren gozagarri izango da aria ezagunek eta generoko abestiek osatutako musika-aukeraketa. Errepertorioan Pucciniren lanak nabarmenduko dira, italiar konpositore bikainaren heriotzaren 100. urteurrena ospatzen baita. Horretarako, kontzertuak keinu bat eskainiko dio egileari, bere obrarik onenak eta ezagunenak interpretatuz.

    Sarrerak jada salgai daude 15 euroren truke, Amaiaren leihatilan eta arrasate.eus webgunean. Sarrera fisikoen erosketa errazteko, nahi dutenek Altuna Lurrindegian ere erosi ahal izango dituzte. Gainera, elkarteak ozenkielkartea@hotmail.es posta elektronikoa jarri du eskuragarri, eta bertan egin ahal izango dira galara joateko eskaerak.

    Euskal harrobi lirikoa

    Gure lurraldeko lirikak iragana, oraina eta etorkizun oparoa ditu. Gallardok baieztatu digunez, “hemen dugun interprete handien belaunaldi berriari balioa eman nahi diogu”.

    Horretarako, lehen gau liriko honek tranpolin bat izan nahi du Juan Arzamendi Musika Eskolako entzunaretoko tauletara igoko diren interpreteentzat.

    Horrela, JAMEko oholtza gainean Estibaliz Arroyo soprano gasteiztarraren, Julen García baritonoaren eta Aitor Garitano tenor bergararraren ahotsak entzun ahal izango dira.

    Interprete gazte eta talentu handiko hirukote honek Arkaitz Mendoza eta Ekaitz Gonzalez izango ditu lagun pianoan. Horiek guztiek JAME antzerki handi bihurtuko dute urriaren 25ean, non lirikaren zati ederrenetako batzuez gozatuko duten.

    Interprete gazte eta talentu handiko horiek Arkaitz Mendoza eta Ekaitz Gonzalez izango dituzte lagun pianoan. Era horretan artistok JAME antzerki handi bihurtuko dute, non lirikaren zati ederrenetako batzuez gozaraziko duten.

    Ozenki elkartea

    2011tik Ozenki Elkarteak lirika, eta musika oro har, Debagoiena osora hurbiltzeko lan egiten du. Ekoizpen honek hasiera emango dio Ozenki musika Arrasateko txoko bakoitzera hurbiltzeko prestatzen ari den proposamen musikalari.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen