Besaide Mendizale Elkarteak, maiatzaren 18an, mendi irteera antolatu du Salbada mendilerroa, Ungino-Moscadero mendi itzulia egiteko. 15 kilometro eta 6 ordu iraungo bidean, 1.131 metroko altuerara igoko dute. Irteera Forumen atzean 7:30etan izango da.
Telematikoki izen emateko epea maiatzaren 10etik 13ra izango da eta Besaide Mendizale Elkartearen bulegoan maiatzaren 12 eta 13an egin ahal izango da. Prezioa 15€/18€-koa da eta derrigorrezkoa da federatuta egotea.





