Irudiak: Arrasateko Udala eta Mondraberri
Euskadiko Saharar Diasporak antolatuta, Saharar batasun nazionalaren 49. urteaurrena ospatu dute Biterin. 11:00etan elkartu dira eta plaza Saharar jatorriko jendez eta banderaz bete da.
Bertako produktu, eskulan, joko edota jantziak ikusteko aukera izan da goiz osoan zehar, Saharar musikarekin ere girotu dute ingurua. Jaiarekin lotuta, hitzaldia ere eskaini dute, bertan, besteak beste, Maider Morras alkatea egon da, Saharar herriari babesa emanez. Alkateak oroigarria ere jaso du antolakuntzaren partetik.

Saharar emakumeek eskainitako dantza eta desfilearekin biribildu dute ekitaldia. Festa berriz, egun osoan luzatuko da Biterin, bertako ohiturak ezagutzeko eta Sahararren kausarekin bat egiteko aukera paregabea dago.

















