Saharako Emakumeen Ligak Marokok eragindako indarkeria salatuko du bilkura batean gaur arratsaldean

0
174

Argazkia: MB artxiboa.

Gaur, maiatzaren 13a, osteguna, Saharako Emakumeen Ligak elkarretaratzea egingo du Sultana Khaya aktibistaren eta haren kideen alde, Marokoko gobernua giza eskubideak urratzen ari den indarkeriaren aurka. Elkarretaratzea Biteri plazan egingo da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Sultana Khaya Mendebaldeko Saharako aktibista eta giza eskubideen defendatzaile ezagunenetako bat da. Marokoren okupazioari aurre egiteko mugimenduaren parte da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen