Gaur arratsaldean hasi dira Elma auzoko jaiak. Aurreko urteetan bezala, saguzarraren jaitsierak eman die hasiera jaiei. Bertaratu direnek txalaparta erakustaldiaz gozatu ahal izan dute Ttakun Txalaparta taldearen eskutik eta Go!azen taldearen kontzertuaz. Gainera, Markel Goikolea DJak arratsaldea eta gaua girotu ditu.


















