Gaur arratsaldean eman zaie hasiera ofiziala Gelmako jaiei Saguzarraren jaitsierarekin. Gainera, txikienek txalaparta jotzen eta Go!azen ikuskizunarekin gozatu dute. Euskal Herria plaza goraino bete dute auzotarrek. Az Gaubela DJ-a igoko da oholtzara gaueko 21:30etatik aurrera.
Larunbateko egitaraua
Bihar, larunbata, puzgarriek irekiko dute egitaraua eguerdiko 12:00etan. Txaranga batek girotuko du goiza, eta 13:00etan bolo-bolo egingo dute. Arratsaldeko 14:30ean herri bazkaria hasiko da. Arratsaldean berriz, apar festa, DJ festa eta su artifizialak izango dira.