Rojo Telon konpainiak ‘Nudo’ zirku ikuskizuna eskaini du

0
428

Udazabal egitasmoaren barruan, Rojo Telon konpainiak ‘Nudo’ zirku ikuskizuna aurkeztu du Biteri plazan. Publikoaren artean egon diren helduek eta haurrek umorez beteriko zirku-ariketez gozatu dute. Ikuskizun horretan, hiru emakumek, umorearen, interpretazioaren eta zirkuko tekniken bidez, airekoak eta lurzorukoak, mundu desberdinak zeharkatzen dituzte.

Rojo Telon konpainiak 2015ean hasi zuen ibilbidea, Haiek naiz izenarekin, Agurtzane Itxaurragaren zuzendaritzapean. Hasiera batean Begoña Peñarandak eta Ana Cuervasek osatu zuten konpainia. Lau urte hauetan elkarrekin lan egin ondoren, proiektu berri honetarako Maria Salmeron konpainiarekin bat egin du, Aritza Rodriguez eta Iraitz Lizarragaren zuzendaritzapean, eta Arkaitz Jimenezen laguntzarekin airekoen teknikan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen