Rocka eta euskara mahai-ingurua izango da bihar Kulturaten arratsaldeko 19.00etan ‘Ez donk amaitu’ ekimenarekin batera. Kulturateko areto nagusian, 3 mahai-inguru egingo dira guztira, musikarekin lotuta: “80. hamarkadatik abiatuta, gaur egunerantz”:
- ‘Rocka eta Euskera, zozoak beleari ipurbeltz’: Hertzainak taldeko Josu Zabala, Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaria Garbiñe Ubeda, eta Belako taldeko gitarrista Josu Ximun arituko dira. Azaroaren 10ean.
- ‘Rocka eta Feminismoa, zertan egin dugu aurrera 80 hamarkadatik’. “Punk inklusiboa zen eta feminismoak bazuen lekua, edo ez?”. Itziar Ziga idazle oso polemikoa, Emagin-eko kide eta kontzertu antolatzaile Miren Aranguren, eta maskulinitatearen inguruko tesia egin duen Jokin Azpiazu soziologoa arituko dira. Azaroaren 17an.
- ‘Rokanrola drogie donk’: “Lazkao Txiki bertsolariaren ateraldi batetik abiatuta (“Ingelesa, rokanrola eta hori danoi drogie donk”) 80ko pasarteak azalduko dira”. Gregorio Galvez Radio Popularreko irrati esatari jubilatua, Aurora Beltran Taures Zurdoseko front-womana, eta Gotzon Hermosilla idazle eta kazetari barakaldoarra (punka eta hardcore sakon ikertu dituena) arituko dira. Azaroaren 24ean.