Revolta Permanent taldea izango da Arrasateko Gaztetxean

0
260

Ostegun honetan, otsailak 27, Revolta Permanent taldea izango da Arrasateko Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Barakaldoko talde gazte eta aldi berean beterano honen sortzeak eta izateak oinarri handia dauka hip-hopean; izan ere, berorren kideak 121 Krew, Norte Apache, Herri Oihua… eta bestelako taldeetan ibilitakoak dira. Baina oso irekiak izan dira beti, eta Pilt, Matxura zein bestelako taldeetan ibilitako Abio-rekin elkartzean elektronika, musika industriala eta bestelako sonoritateak gehitu zizkioten emaitzari.

Gaur egun taldearen laugarren lan luzea (‘Lobotomiak’) aurkezten dabiltza, beti bezala indartsu eta kementsu.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen