Testua: Mondragon Unibertsitatea
Arrasate, 2023ko irailaren 14a. Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Repsol fundazioak onlineko bigarren saio bat antolatu dute energia berriztagarriek Espainian dituzten egoera, bilakaera eta erronkak aztertzeko. Hain zuzen ere, oraingo honetan, energia berriztagarrien erronka teknologikoei buruz eztabaidatuko dute adituek. Saioa doakoa izango da, eta irailaren 21ean egingo da, 10:00etatik 12:15era.
Tarte horretan, energia berriztagarrien erronka teknologikoak izango dituzte aztergai Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasleek (Jon Andoni Barrena irakasle eta Energia Elektrikoaren taldearen koordinatzaileak eta Gonzalo Abad Elektronikaren arloko irakasle ikertzaileak) eta arloko adituek (Carlos Gutiérrez Repsol Renovableseko Teknologiako gerenteak, David Carrascosa Saiteceko Eragiketetako zuzendariak, Luis Rouco Comillaseko Pontifize Unibertsitateko ICAI Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko katedradunak eta Luis Marquina AEPIBALeko lehendakari eta Gransolarreko Harreman Instituzionaletarako zuzendariak). Jardunaldia amaitzeko, galderak egiteko txanda egongo da. Gonzalo Abad Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzailea izango da moderatzailea. Jardunaldian parte hartzeko, izena eman beharko da aldez aurretik.
Testuingurua
Energia berriztagarriak funtsezkoak dira isurtze gutxiko energia-eredurako trantsizioan. Hala ere, energia berriztagarrien erabileraren inguruan askotariko zalantzak sortu dira, besteak beste, alderdi hauei dagokienez: horniduraren segurtasuna, sare elektrikoan integratzea, beharrezko mineral kritikoekiko mendekotasuna eta gizartearen onarpena. Gai horiek guztiak jorratzeko eta horri buruzko zalantzak argitzeko, Mondragon Unibertsitateak eta Repsol fundazioak, energiaren arloan erreferentzia diren bi erakunde izaki, online prestakuntzako hainbat saioz osatutako programa bat martxan jartzea erabaki zuten iaz, energia horien etorkizunerako erronka sakon aztertzeko.
Mondragon Unibertsitateak urteak daramatza arlo horretan lanean; hain zuzen, hainbat gradu eta master eskaintzen ditu. Halaber, ikerketa-ibilbide nabarmena duten eta sektoreko puntako enpresekin elkarlanean aritzen diren irakasleak daude unibertsitatean. Hortaz, jardunaldia abian jartzeko, bat egin dute energiaren arloan erreferentzia diren bi erakundek, bai eta sektore horretara ikuspegi berriak ekartzen dituzten beste bazkide batzuek ere.
Egitaraua
10:00. Irekiera
o Gonzalo Abad, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Elektronikaren arloko irakasle ikertzailea 10:10. Energien erronka teknologikoei buruzko 360 º-ko ikuspegia
o Jon Andoni Barrena, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakaslea eta Energia Elektrikoaren taldeko koordinatzailea
o Maria Luisa Castaño, CIEMATeko aholkulari zientifikoa 10:40. «Energia berriztagarrietako proiektu teknologiko garrantzitsuak» aditu-taldea
o Parke eolikoen eta eguzki-parkeen hibridazioa. Carlos Gutiérrez, Repsol Renovableseko Teknologiako gerentea
o Itsas energia eoliko flotatzailearen potentziala. David Carrascosa, Saiteceko Eragiketetako zuzendaria
o Hidrogenoa ekoizteko energia berriztagarria sortzea. Víctor Cano, NEOMeko Eragiketetako zuzendaria
o Energia berriztagarriak sarean integratzea. Luis Rouco, Comillaseko Pontifize Unibertsitateko ICAI Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko katedraduna
o Bateria bidezko biltegiratzeak energia berriztagarrien garapen masiboari eta Europako energia-independentziari egiten dien ekarpena. Luis Marquina, AEPIBALeko lehendakaria eta Gransolarreko Harreman Instituzionaletarako
zuzendaria
12:00. Galderen txanda
o Gonzalo Abad, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Energia Elektrikoaren arloko irakasle ikertzailea
12:15. Ondorioak eta itxiera
Izen-ematea: https://openroom.fundacionrepsol.com/es/eventos/170/