Euskal Herriko zenbait musika-proposamen izango dira bertan: zapatuan Reggae Kalera jaialdia egingo da eta domekan hiru musika-jartzaile arituko dira. Gross garagardo artisaua ere eskainiko da.
Zapatuan arratsaldeko 18:30ean, euririk egin ezean, Iratiko terrazan reggae musika izango da, ondoko hiru taldeekin: Revolutionary Brothers Music, King Konsul eta Beñaranks.
Gaueko 22:00ak aldera amaituko da, eta jaialdiak Irati barruan jarraituko du 23:00etan Dj Celeraka-ren eskutik, musika elektronikoagoa.
Zapatu arratsaldean euria egingo badu, 3 musika taldeek Irati barruan eskainiko dute kontzertua, jangelako eszenatokitik hain zuzen.
Aipatzekoa da ere Donostiako Gross etxeko garagardo artisaua asteburuan zehar eskainiko dela Iratin.
Ekitaldi hau IndaGlory elkarteak, Revolutionary Brothers Music-ek, Gross-ek eta Irati Tabernak antolatu dute.
Domekan ere hiru musika-jartzaile arituko dira arratsaldeko 18:00etatik goizaldera arte: Ion Brown (Enngrad), K.Ttipia (Cowboys) eta Jiolimo (Meet Moses).
Arratsaldean chill musika zabalduko da, eta oro har zapatukoa baino saio elektronikoagoa izango da.