Realeko Andoni Gorosabel ‘Goros’ fitxatu du Alavesek urtebeterako

0
833

Defentsa arrasatearrak 146 partidutan defendatu du elastiko txuri-urdina, eta estatu mailako Errege Kopa irabazi zuen, besteak beste. Alavesek sare sozialetan fitxaketa aurkeztu du.

Argazkia: Alaves.

Realak gaur gogoratu du “Andoni 13 urterekin iritsi zela Zubietara, kadete mailako taldean sartu eta gero. Kategoriak igotzen joan zen eta, Beasainen eta Real Unionen utzita jokatu” zuen.

Lehen taldean debuta egin zuen 2017-18 denboraldian, Eusebio Sacristan entrenatzailearen eskutik. Ciutat de Valencian izan zen, eta ordutik arrasatearrak 146 partida jokatu ditu.

“Konpromisoaren eta eskuzabaltasunaren adibide – baloratu du Realak – ‘Goros’ jokalari garrantzitsua izan da taldeak azken bost urteetan lortutako arrakastetan”.

“Beti geratuko da historian La Cartujako Kopako finalean hasierako hamaikakoan egon zen jokalari bezala. Eskerrik asko guztiagatik, Andoni. Onena opa dizugu”.

Gaur eman dute jakitera hitzarmena, eta horren arabera, arrasatearrak urtebete jokatuko du talde arabarrean. Aupa Goros!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen