Gabonetako Futbol Txapelketa Realak irabazi du senior kategorian

0
452

Bigarren Gaztela-Leongo Atlético Lince izan da, eta hirugarren Debagoieneko Selekzioa. Arizmendik antolatuta, giro ona izan da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Arizmendik antolatuta, eta atzoko harrobiko taldeen txapelketaren ostean, gaur senior mailako taldeen txanda izan da, goiz eta egurdian.

Nor baino nor eskualdeko selekzioa, Erreala eta Valladolideko Atlético Lince aritu dira. Lehen partiduan Andoni Ezkurrak zuzendutako taldeak husna berdindu du Atlético Linceren aurka, baina penaltietan nagusitu da.

Bigarren partiduan markagailua berdina izan da, baina Gaztela Leongo taldea finago aritu da 11 metroko jaurtiketetan.

Beraz, partidu erabakigarriena hirugarrena izan da. Bertan Debagoieneko Selekzioak ondo jokatu du baina gol bakarra Errealak sartu du, eta ondorioz talde txuri-urdinak irabazi du txapelketa.

Sari banaketan, Arizmendiko Urtzi Amianok aurkeztuta, Ikastolako zuzendarietako batek, lehendakariak eta kiroletako arduradunak banatu dituzte garaikurrak.

Gabonetako otarraren zozketa ez da falta izan, eta zorioneko pertsonari saskia eman diote. Zorionak saritu guztiei eta Antolakuntzari!

Arizmendik baloratu egin ditu taldeen “jarrera ona, puntualtasuna, ikus-entzule kopurua eta giroa”. 2023ko txapelketara begira, “Athletic ekarri asmo dugula” iragarri du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen