Gabonetako Futbol Txapelketa abian da, 435 jokalari zelairatuko dituena

0
621

Gaur goizean haur kategoriako 120 jokalari inguru aritu dira, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, besteak beste, Arizmendi eta Mondraren jokalariak.

Infantil kategorian, aurreikusitako zortzi taldeak parte hartzen ari dira. Talde bakoitzak gutxi gorabehera 15 jokalari ditu, eta beraz goizean 120 neska inguruk jardun dute Ibarran.

Gainera, eguerdi partean hasita, kadete kategoriako beste 150 jokalari jokatzekoak dira. Arratsalde partean alebinen txanda izango da, eta 90 inguruk jolastuko dute.

Arizmendi eta Mondraren jokalariekin batera, Bergara eta Aloña-mendirenak ere badihardute, besteak beste. “Eskualdeko taldeei lehentasuna ematen diegu – adierazi du Arizmendiko Urtzi Amiano koordinatzaileak – eta ondoren beste ekipoei”.

Kontuan hartzekoa da txapelketa hau jokatzeak suposatzen duela “Realaren aurka jokatzea, eta hori sari bat da. Era berean, Donostialdean badituzte euren txapelketak eta guk hauxe daukagu”.

Infantil eta kadete kategorietan, Arizmendik bina talde ditu, eta alebinetan beste bat. Hona hemen talde bakoitzeko entrenatzaileak:

Alebinen entrenatzailea Asier del Campo aramaioarra, infantil-Mojategikoak Malen Uribesalgo eta Elena Madinabeitia, infantil-Ibarrakoak Jokin Isasmendi eta Nahia Romero, kadete-Mojategikoak Leire Agirre eta Nerea Uribetxebarria, eta kadete-Ibarrakoak Ruben Saez eta Alba Vinagre.

Antolakuntzan Arizmendi Ikastola eta beste langile batzuek ere dihardute, denera 25 lagun inguru. Bihar (ostirala) hirunako txapelketa jokatuko dute Realak, Debagoieneko selekzioak eta Atletico Lincek.

Hitzordua goizeko 10:30etik aurrera izango da, eta sarrera dohainik. Orokorrean, 435 jokalari inguruk parte hartuko dute gaur eta bihar artean Gabonetako XVII. Futbol Txapelketan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen