Radarra Arrasate pasealekuan dago, kabina bat Ziorlan ipini duten arren

0
929

Udalak Musakolako Gipuzkoa etorbidean radarra jartzeko kabina ipini du orain gutxi. Kabina hori lehen Uribarri etorbidean zegoen, Garaia Berrikuntza Gunearen ondoan.

Ziorlan, hau da, MRWren ondoan, lehen radar “pedagogiko” bat eta bere kabina jarrita zeuden. Momentuz Musakolan ez dago radarra (abiadura neurtzeko makina), radarrak oraingoz, urriaren 20ko goizeko 11:30ean, Arrasate pasealekuko kabina barruan jarraitzen baitu.

Herritar batek adierazi digu “ondo” deritzola radarra Musakolan jartzeko ideia, baina bertan ipinitako kabinaren “egoera penagarria dela. Arrasateko irudia hau da?”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen