Radarra, 2022ko azarotik jarri barik, Arrasate Pasealekuan ipini du Udalak

0
1583

Urtebete eta bi hilabete igaro dira abiadura neurtzeko eta argazkiak egiteko makina martxan egon barik herriguneko kabinetan.

Denbora tarte honetan ez da laranja koloredun makinarik izan Arrasate Pasealekuko, Gipuzkoa etorbideko, Nafarroa etorbideko edota Osina ondoko kabinetan.

Aipatzekoa da abenduaren 15ean auto batek adin txikiko pertsona bat harrapatu zuela Arrasate Pasealekuan. Aste honetan radarra jarri da bertan, Udalak eskatuta, besteak beste, Arizmendi Ikastola ondoan dela.

Gogoratzekoa da trafikoarentzako gehienezko abiadura hemen 20 kilometro ordukoa dela.

Erlazionatutako albistea:
Arrasatek 4 hilabete daramatza radar barik herri barruko kabinetan
2023ko martxoaren 22an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen