Puro Relajo taldea Arrasaten izango da

0
1568

Iazko arrakasta ikusita, Ibai-Artek Puro Relajo taldea ekarriko du berriz ere Arrasatera urriaren 17an Herriko Plazara. Covid-19a dela eta bete beharreko babes eta higiene neurriak bermatu eta aldi berean ahalik eta jende gehiagok ekimenaz gozatu ahal izateko, bi pase eskainiko dira, bata eguerdiko 13.00etan eta bestea arratsaldeko 19.00etan: “Oraingoan ere, zure fidelizazioa sarituz, urriaren 17an egingo diren Puro Relajo taldearen bi emanaldietarako doako sarrerak erreserbatzeko aukera eskainiko dizugu. Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira”: https://kupoiak.ibaiarte.eus/

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen