Puro Relajoren kontzerturako eskaerak Euskal Herriko txoko ugaritatik egin dira

0
526

300 sarrerak agortu dira, Ibai-Artek antolatutako kontzertua ikus-entzuteko. Donostia, Altsasu, Gasteiz, Markinatik,… eskaerak jaso ditu antolakuntzak.

Argazkia: Puro Relajo.

Iazko arrakasta ikusita, Ibai-Artek Puro Relajo taldea ekarriko du berriz ere Arrasatera bihar (zapatua) Herriko plazara.

Covid-19a dela, babes eta higiene neurriak bermatzeko eta aldi berean ahalik eta jende gehienak ekimenaz gozatzeko, bi saio eskainiko dira, bata eguerdiko 13.00etan eta bestea arratsaldeko 19.00etan.

300 sarreak agortu dira jada, eta eskaerak Euskal Herriko txoko ugaritik iritsi dira:

  • Altsasu
  • Amoroto
  • Donostia
  • Errenteria-Orereta
  • Gasteiz
  • Markina
  • Villabona

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen