Publikoaren txalo beroak jaso ditu ‘El huesped del Sevillano’ zarzuelak

0
1507

Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kideek ‘El huesped del Sevillano’ zarzuela taularadu dute gaur estreinakoz Amaia antzokian. Urte osoan prestatuko lanaren emaitza eder askoa izan da eta gainera, arrasatear asko aritu dira antzezten musika jartzen eta antzezlana ikusten.

Jacinto Guerreroren zarzuela XVII. mendeko Toledon dago kokatuta tituluaren izena, El Sevillano ostatuan antzezten dagoen gonbidatuetako bat, Migel de Cevantes delako dator. Istorioko protagonistak Juan Luis margolaria eta Raquel dira, azken hau, bahitu egiten dute, Juan Luisen haserrea piztuz.

Antzezleak ezin hobeto aritu dira antzezten eta Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoak jarritako musika abesten. Arrasate Musikalekoentzat ere egun berezia izan da, Santa Zezili eguna aprbetxatuz, Luis Usatorre omendu dute, bertako lehendakaria zena. Gainera, bera gabe egin duten lehen agerpena izan da gaurkoa eta emanaldia eskaini diote.

Zarzuelaren iraupena, ordu bete eta erdikoa izan da gutxi gora behera. 15 minutuko atsedena ere izan da eta tarte horretan, bertako produktuz osatutako Harremanen saskia zozketatu dute bertaratutakoen artean. Aipatzekoa da, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoko kamisetak ere eskuratzeko aukera izan dela.

Bihar eta igandean ere bai

Gaurkoa ez da emanaldi bakarra izan. Bihar eta Igandean ere antzeztuko dute zarzuela Amaia antzokian, hau da ordutegia:

  • Azaroak 23, larunbata, 19.30ean
  • Azaroak 24, igandea, 19.30ean

‘El huesped del Sevillano’ iruditan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen