Musika urbanoaren jaialdiak Gaztetxea bete du bart, eta ekitaldian ere parte hartu dute Txandal Vandals-ek, Hoffe 4:40k,…

Janda arrasatear artista gaztea aritu da lehenbizi Gaztetxeko oholtzan, Densok eta bi dantzarik lagunduta. Beraz, gaua regetoia eta trapa uztartuz hasi da.
Ondoren, Txandal Vandalsen txanda izan da. Iruindarrek atera berri duten diskoa aurkeztu dute. Beren abestietan drilla eta trapa konbinatzen dituzte, nahiz eta punka oso presente izan bai influentzietan bai jarreran. Horrela, beren emanaldiari RIPen kantu batekin hasiera eman diote.

Ondoren, Denso, Mutiko eta Tatta aritu dira. Aramaio eta Arrasatekoek publiko fidela dute, taldea gaztea da, baina euren abestiak oso ezagunak egin dira denbora laburrean.
Adibidez ‘Alesardui’ abestiak milaka entzunaldi izan ditu egun gutxitan. Oholtza gainean Fanerekin batera jardun dute, jaialdiko une potenteenetan.

Azkenik, Hofe 4:40-ren txanda iritsi da, Txillmafia talde ezagunarekin batera Iruñerrian jaio den eszena berriaren erreferente bat. Estatu espainiarrean hainbat kontzertu eman dituzten arren, Arrasaten lehen aldiz aritu dira.


