Publikoak Ane Zuazubiskar hautatu du bertsolaririk onena Osinalde Sarian

0
306

Argazkiak: Goierriko Hitza.

Gabiriako Andra Mari elizan jokatu zen atzo Osinalde Sariaren 49. edizioa. Sariaren 50. urteurrena izan zen. Eskenatokira sei bertsolari igo ziren, beraien artean Ane Zuazubiskar arrasatearra. Beste parte hartzaileak izan ziren: Aroa Arrizubieta gasteiztarra, Urko Arregi oñatiarra, Ibai Amillategi gernikarra, Unai Izagirre azkoitiarra eta Gorka Pagonabarraga durangarra.

Emaitzekin batera, sorpresa iritsi zen. Suplente moduan iritsitako Gorka Pagonabarragak irabazi zuen 49. Osinalde Saria. Publikoak, berriz, Ane Zuazubiskar hautatu du bertsolaririk gogokoena. Bertsorik onena, berriz, Urko Arregik 8ko txikian egindakoa izan da. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen