PSEk egoitza ireki du posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko

0
395

Uztaileko hauteskunde estatalei begira, PSEk zerbitzu hau eskainiko du gaurtik (maiatzak 31) uztailaren 13ra bitarte.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasateko Elkarte Sozialistak Herriko Etxean dagoen bulegoa irekiko du uztailaren 23an botoa ematera joan ezin direnentzat posta bidezko botoa tramitatzen laguntzeko. Gaurtik, maiatzaren 31tik, uztailak 13ra arte, Martxoaren 8 kalean, 1. behea, asteartetik ostegunera 9:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era, eta ostiraletan, goizez, 9:30etik 12:30era.

Gainera, ezinduta edo gaixo dauden pertsonek ere aukera dute etxebizitzatik notarioaren aurrean bozkatzeko, eta tramitazio hori Arrasateko Elkarte Sozialistaren bidez ere kudea dezakete. Horretarako, 943 79 69 42 telefono zenbakira deitu behar da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen