Propaganda utzi eta ekin diezaiogun lanari [EH Bilduko eta Ahal dugu Arrasateko idatzia]

2
1983


Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak, COVI19ak eragindako larrialdi egoera dela-eta, egin dituen adierazpenak irakurri eta gero, EH Bilduko eta Ahal dugu Arrasateko hautetsiok behartuta gaude hainbat zehaztapen egitera.


Horren aurretik, ordea, animoz betetako agur bero bat bidali gura dizuegu herrikideei. Oro har, ondo ari gatzaizkio erantzuten konfinamendu egoerari (milaka pertsonen artean hobetu beharreko portaerak ere ikustea saihestezina den arren) eta horregatik ere jaso ezazue gure esker ona. Badakigu egoera ez dela erraza eramaten eta ondoren utziko dizkigun ondorioak ere ez direla samurragoak izango. Halere, kemenez eta, batez ere, herri kohesioz erantzuteko gai bagara, lortuko dugu aurrera egitea. Orain osasuna da garrantzitsuena eta gero, pertsonak erdigunean jarrita, denontzako bizimodu duina bermatzea.


Bide horretan ari gara lanean oposizioko bi taldeok Udal mailan eta aurreko bi asteetan zehar egindakoaren berri eman gura dizuegu lerro hauen bitartez.

  1. Udal gobernuaren aldetik ez dugu ikusten egoerak eskatzen duen mailako lidergo aktiborik.
    Larrialdi-egoerak legez ezarritako neurriez harago, hutsaren hurrena izan dira Udal gobernuak bere kabuz hartutakoak, bai osasun-prebentzio mailan, bai konfinamenduak eragindako ondorio sozio-ekonomikoak arintzeko asmotan.
  1. Martxoaren 13rako bagenekien egoerak okerrera egingo zuela eta Larrialdi Mahai bat sortzeko eskatu genion idatziz alkateari. Mahai horretan, alkatea, Udalean ordezkatutako alderdiak, udal teknikoak, sindikatuak eta Boluntario sare herritarreko ordezkariak egotea proposatu genuen. Inguruko alkate guztiek ez bezala, eta babes zibilerako protokoloek hala jasotzen duten arren, Ubarretxenak ez zuen mahai horren beharrik ikusten. Hala, orduz geroztik, bozeramaile batzorde bereziak“ egiten ari gara, idazkari gabe, jarraikortasunik gabe eta herriko agente sozioekonomiko zein boluntarioen parte hartzerik gabe. Ezin esan, beraz, udaletxe gisa, egoeraren jarraipen eta kudeaketa zorrotza egiten ari garenik.
  2. Honenbestez, martxoak 30 dituen honetan, eta krisia luzatzen eta larritzen doala ikusirik, Udal gobernuari orokorrean eta konkretuki Ubarretxena alkate andreari Larrialdi Mahai bat eratzeko eskaera berresten diogu, Arrasateko eragile sindikal, sozial eta politikoak bateratuko dituena, guztion artean egoera aztertu eta neurriak pentsatu eta martxan jartzeko.
  3. Datorren krisi sozial eta ekonomikoari aurre egiteko, non familia langileak eta gure gizarteko sektore prekarizatuenak bereziki kolpatuak izango diren, larrialdi sozialerako udal plan bat proposatzen dugu Konfinamendu egoera honetan, Arrasateko auzokide guztiek oinarrizko lehengai eta beharrak aserik izatea bermatzea lehentasuna da eta, era berean, epe motzean izango den krisiak ez ditzala famili langileen aurrezkiak eta bizi sostengua aurretik eraman (merkatari txiki-dendak, ostalaritza, autonomo txikiak…). Horretarako, hurrengo larrialdi neurriak proposatzen ditugu:
    • Tasa eta zergen etetea (ez atzerapena), familia langile, merkatari txiki eta etekinik gabeko eta fakturazio gutxiko enpresa txikiei. Etxebizitzaren batek ur-argindar edo gas zerbitzua etenda duen begiratu eta, horrela bada, zerbitzua bueltaraztea.
    • Gutxieneko errenta bermatzea oinarrizko hornikuntzarako. Laguntza lerro mailakatua
    errenta eta ardurapean dauden pertsonen araberakoa (ume, nagusi, mendekotasun egoeran dauden pertsonen… kopurua). Oinarrizko hornikuntza konfinamendu denboraldiak dakartzan oinarrizko behar guztiak asetzeko beharrezkoa den guztia kontsideratuko da (argindarra, alokairua, janaria, hipoteka, etxerako lehengaiak, teleikaskuntza egin behar duten ikasleentzakointernet konexioa…)
    • Osasun krisi honetan jarduera eten izan behar duten merkatari txiki, ostalari eta etekin
    gabeko eta fakturazio txikiko enpresei diru-laguntzak ematea.
    • Urteko kiroldegi abonua dutenei jarduera etetearen ondorioz geldirik egon den epea
    proportzionalki deskontua egitea.
    • Hirigintza eta obra arloan martxan edo aurreikusita dauden inbertsioa guztiak geratzea,
    krisiari aurre egiteko baliabideak optimizatzeko.

• Iturbide Egoitzan COVID19-ren ondorioz gaixotuak isolatzeko espazioa irabazte aldera,
egoiliar batzuk Hotel Mondragónen kokatzeko aukera aztertzea, hotelaren kudeaketa
daraman enpresarekin batera.

4. Udal gobernuak hartutako neurri prebentiboekin ere ez gaude pozik. Udaletxean langile batzuk normaltasunez ari dira lanean, are babes neurri gabe, nahiz eta liberatuta dagoen hautetsi batek COVID19 proban positibo eman duen. Azpikontratatutako langileak ere ohiko erritmoan ari dira, oinarrizko zerbitzutzat jo ezin diren lanak egiten. Hala nola, udaletxea margotzen, lorategiak txukuntzen, adierazpen libreko panelak berritzen… Bestalde herriko eraikin publiko guztiak ez dira desinfektatu, itxita egon arren, eta ez dugu ulertzen zergatik.

5. Ematen diguten informazioa oso urria da eta horrek bereziki kezkatzen gaitu. Ez dakigulako udal sail ezberdinetatik laguntza beharrean egon daitezkeen kolektiboei begira (biolentzia matxista jaso izan duten emakumeak, bakarrik bizi diren adinekoak, bazterkeriaren mugan bizi diren familiak…) zer lan ari diren egiten. Beldur gara BAZen telefono zenbaki bat jartzeaz harago ez dela ezer egin, ez ohiko larrialdiei erantzuteko ez ohiko baliabideak jartzeko egokitzapenak egin behar izaten direlako lantaldean ere eta Arrasateko Udalean ez da halakorik egin. Alderantziz, Batzorde informatiboak egiteari ere utzi zaio eta Tokiko Gobernu Batzordea, alegia, udal gobernua ez dago martxan.

Gauzak horrela, aurpegia behin eta berriro prentsan zuritzeari utzi eta buru-belarri lanari ekiteko eskatzen diegu Ubarretxena alkateari eta bere gobernukideei. Egoeraren larriak kudeaketa maximoa eskatzen baitu, astean zazpi egun eta egunean 24 ordutakoa, koronabirusak ez baitu jai hartzen asteburu eta zubi egunetan.

2 IRUZKIN

  1. Ordua zen oposizioak zerbait adierazi zezan. Oso positibo ikusten det ekimena, era berean esan nahi det, Aurrera Arrasate herri plataformatik bai egunkari honetara eta bai beste medioetan hainbat kritika eta proposamen egin ditugu, adibidez kontzeziño kombentuaren berrantolatzea koronabirusak jotako gaixo arinentzat hospitalea ez kolapsatzeko edota zaharren egoitzaren egoera . Bestalde gure poliziaren. ( Udaltzaingoa) jarrera sektario , arbitario eta desproporzionalak salatu. Ditugu. Ordua zen oposizioak zerbait esatea Arrasateko udalaren inoperantzia ikusita konfinamendu hasieratik Ari gara salatzen . Baina beti bezala beste herritarren ideiak eta ausnarketak kopiatuz idatzi hay atera dute, geure ustez 16 egun berandu. Erreditu elekoralak atera nahian? 276 arraseteareen botoak jaso genituen. Gutxi bai. Baina ez gara corta y pega hutsak bakarrik. Herriarekin eta beraien biztanleekin komprometituta gaude eta jarraituko dugu geure iritsiak eta geure proposamenak ahal dugun moduan , indar guztiekin eta geure ahalegin eta intentzioarekin , nahiz eta udal taldeek jartzen diguten traba eta zentsura guztiak , eta gure leloak dioen moduan Arrasate Aurrera. Gure herriaren benefizioaren alde jarraituko dugu. Bestalde doliminak koronabirusak galdu dutenen senitarteei. Eta gure animo eta gogoeta guztiak gure sanitario garbitzaile eta gaixotasun hau garaitzeko etengabe lanean diharduten ari diren arrasatearrei. Animo . ARRASATE AURRERA..

  2. Ainsss, ainsssss, ainsssssssss, Erramun… beti pozoia banatzen! Irakurri al dozu oposizioako taldeen idatzia osorik? Ez dabe esaten ba martxoaren 13tik ari diela alkatiari eskaerak egiten? Ze kopy eta ze past.
    Enfin, hain argixa izanda ez dakitx nola ez zaren aurkeztu lehendakari izateko, zuk bakarrik salbauko zeuke Euskal Herrixa koronabirusetik eta kolono guztietatik.
    A, eta ez dau zeinek irentsi udal taldeek zuri eta zuriei trabak jartzen dotzuenik. Zu zentzuratu? Bo, booooo… Honezkero kontauta izango zenittun, albisteak irakurtzen bukatu barik jartzen baizara erantzuten. Earra zara ixilik egoteko. Ale, ale, zaindu!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen