Proiektatutako eolikoendako, tentsio altuko linea egin asmo dute Arrasaten

0
1588

Iberia Omicron enpresak gura du Arlaban inguruan proiektatuta dagoen parke eolikoko argindarra Abadiñoko estazioa elektrikora garraiatzea. Horretarako, linea bat proiektatu du, Arrasaten AHTko obrekiko paraleloan joango litzatekeena.

Irudiak: Iberia Omicron.

Asentziomendi inguruan, Statkraft talde enpresariala ‘parke’ eoliko bat egiteko ahaleginetan ari da, inguru natural honetan 8 aerosorgailu edo haize-errota jartzeko.

Krutzeta mendate inguruko azpiegitura honek, Itsaraz izena izango luke, eta energia berriztagarria sortuko luke, guztira 60’4 MW. Badirudi obrei aurten ekingo dietela.

Bertan sortuko den argindarra Abadiñoko estazio elektrikora bideratu asmo da, eta horretarako, besteak beste, tentsio altuko linea bat sortuko litzateke.

Linea horren instalazioen zati batzuk Udalatx, Lugorri, Muru, Anboto eta Besaiden jarriko lirateke. Arrasateko zatia AHTko obrei paraleloki joango litzateke, eta linea 132 kv-koa litzateke.

Desarrollos Renovables Iberia Omicron-ek eskatu du linea egitea, Madrilen egoitza duena, eta Statkraft talde enpresarialeko parte dena.

Garraio hori egiteko lurrazpiko kablea eta airetiko kablea erabili asmo dute. Instalazioak ondoko lekuetan jarriko lirateke, besteak beste, “Murumendi, Lurgorri eta Besaiden”.

Adibidez, aireko linea Arrasate-Aramaio errepidearen gainetik igaroko litzateke, gaur egun AHTarentzako zubia dagoen lekutik hurbil, hau da, Untzilara igotzeko bidegurutzearen inguruan.

Aireko linea elektrikoa ere AHTaren trenbidearen gainetik eta Telefonica-ko linearen gainetik igaroko litzateke Elorrio aldean. Baita lurrazpiko linea Ibaizabal erreka azpitik ere, besteak beste.

Aireko linearen hainbat dorreko 15’4 metroko altuera izango lukete, betiere Stakraft talde enpresarialaren asmoen arabera. Aurreikusitako aurrekontua 41.833.572,05 eurokoa da.

Proiektu hau espainiar Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkariordetzak jakinarazi dio aurten Arrasateko Udalari, eta helegazio epe bat ireki du.

Iberia Omicronek aurreikusten duenez, obrak “2026 eta 2027 bitartean” egingo dira, eta “9 hilabete iraun dezakete, aireko linearentzako baimen partikularrak eta ofizialak lortu ostean”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen