Prezeroko langileek ehunka zuhaitz landatuko dituzte, Udalak eskatuta

0
424

Horretarako Arrasateko Udalak 7.900 € baliatuko ditu, eta “707 zuhaitzetatik 620” Markuleteko ibaiaren inguruan landatuko dira.

Argazkia: MB artxiboa.

Prezeroko lorezainek ondoko tokietan ondorengo zuhaitz espezieen kopuruak landatuko dituzte “datozen asteetan”:

  • Markuleten, ibai-eremuan: baso-tamainako 60 zuhaitz autoktono eta 10-12 cm-ko 560 zuhaitz autoktono: haltzak, lizarrak, sahatsak eta astigarrak.
  • Fagor San Andresen: 10-12 cm-ko 3 haltza.
  • Mugarritten, errepidearen inguruan: 32 haltza eta lizar (16 baso-tamainakoak eta beste 16 10-12 cm-koak).
  • Mugarritten, saihesbidearen aldean: 8 astigar (4 baso-tamainakoak eta beste 4 10-12 cm-koak).
  • San Kristobal hilerriaren kanpoaldean: tamaina ertaineko 20 haritz eta arte eta tamaina ertaineko 23 astigar.
  • Ferreriasko enparantzan: astigar 1, 10-12 cm-koa.

Mondraberrik aurreko astean Udal-gobernuari galdetu zion ea zuhaitzik bota beharko den baina Udal-gobernuak ez du erantzun. Halaber, egunkari honek jakin ahal izan duenez, landaketak Prezeroko langileek egingo dituzte.

Udal-ordezkariek nabarmendu dutenez landaketak “aukera ematen du” zuhaitz-azalera “handitzen jarraitzeko” udalerri “berdeago, klima-aldaketaren aurka babestuago eta hiri-garapen iraunkorraren helburuekin konprometituago” baten alde.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen