Irteeretako bat Aita Menni Ospitale ondoan hasiko da, bertan Kepa Arronategi gernikarra gaixo eta preso dagoelako. Irteera hori Udalatxera igoko da, eta bestea Kurtzetxikira. Biak ala biak urriaren 3an (zapatua) izango dira.
Argazkia eta kartela: Sare Arrasate.
Sare Herritarrak antolatuta, Euskal Herriko 650 tontorretara igoko da, euskal presoen eta iheslarien etxeratzea exijitzeko.
Arrasaten mendizaleek urriaren 3an (larunbata) bi gailur izango dituzte aukeran: Udalatx edo Kurtzetxiki. Udalatxera igotzeko hitzordua goizeko 9:00etan izango da, Aita Menni Ospitalearen kanpoaldean.
Izan ere, bertan Kepa Arronategi gernikarra gaixorik eta preso dago. Ibilaldia bertan hasiko da “preso gaixoak etxean, senide eta lagunen babesean, egon behar dutela ozen aldarrikatzeko”.
Goizeko 10:30ean Udala auzora iritsiko dira “tontorrera bidean gurekin bat egin gura duenarentzat”. Udalatxeko gailurrean talde-argazkia egingo dute.
Mendizaleek ere badute beste aukera bat egun berean: Kurtxetxikira igotzea. Horretarako hitzordua goizeko 10:30ean izango da Biteri plazan. “Familia giroan, txikienekin ere, askatasunaren tontorra egiteko”.
Mendi-buleta hauetako batean parte hartuz “izan bakerako konponbiderako, etxerako bidea”, “izan Kepa Arronategi eta preso gaixo guztiak etxera bizirik ekartzeko bidea”. Izen-ematea sare.eus webgunean.
