Portaloi Kultur Elkarteak gitarra klaseak antolatu ditu

0
360

Testua eta argazkia: Portaloi Kultur Elkartea.

Antolatzailea: PORTALOI KULTUR ELKARTEA
Nori zuzenduta: Zuk, kanturako zaletasuna duzun horrek, gustora abestuko zenituzke euskal kantuak gitarra batez lagunduta, noski, jotzen jakingo bazenu.

Hala bada, zuretzat da ikastaro hau. Eta iada nagusia bazara, ez izan bildurrik, jarduera apropos-aproposa da edozein adinetarako. Probatu eta gozatu!!

Helburua: Gitarra jotzen ikastea, lau laguneko talde(t)an, euskal kanten lagungarri.
Maila: Hasiberrientzat (0-tik hasita)
Hizkuntza: Azalpenak euskeraz emango dira.
Irakasleak: Pello Heriz eta/edo Mikel Arriaran (Gitarra joleak eta irakasleak)
Lekua: KULTUROLA (Portaloi Kultur Elkartearen aretoan).
Egunak: Astean behin, ordu bete (Ostiraletan, 11:00 – 12:00)
Ikastaroaren hasiera: Urtarrilaren 12an, ostirala
Prezioa: 40 € hilabeteko.
Instrumentoa: ikasle bakoitzak ekarri behar du bere gitarra.
Izena emateko epea: Abenduaren 11-ra arte, berau barne.

Izena emateko (edo informazio gehiago eskatzeko):

  • Idatzi hona: portaloielkartea@gmail.com
  • Edo deitu zenbaki honetara: 623 165 916 (Portaloi Elkartea)

Helduentzako gitarra, adimenaren prestakuntza

Musika garun osoa aktibatzen, estimulatzen eta erabiltzen duen jarduera da. Gitarra jotzen ikastea adimena zorrotz mantentzeko modu onenetako bat da.

  • bi eskuen arteko mugimenduak koordinatuz
  • gitarrari eutsi eta jotzeko, zure gorputz osoa erabiliz
  • abestien letrak musikarekin memorizatuz eta lotuz
  • musika-teoriaren egiturak aurkituz
  • ukimena, ikusmena eta entzumena elkarrekin erabiliz

Musika tresna bat jotzen duten helduek memoriarekin erlazionatutako garuneko eremuetan hobekuntza bat jasaten dutela erakusten duten ikerketak daude.

SAIATU ZAITEZ IKASTEN!!
ONDO PASATUKO DUZU GAINERA!!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen