Bi urte abesteko bildu ezinik eman ondoren, Portaloi Kultur Elkarteko abesti taldea berriro itzuliko da. Datorren igandean, azaroak 21, arratsaldeko 18:00etan entseguetara itzuliko dira Harresi Aretoan (Iturriotz kalea).
Portaloitik jakinarazi duten bezala, “nahi duenarentzat, gure nahia kanta zaharrak errekuperatzea, dakigunak abestea eta berriak ikastea da. Gure nahia giro onean eta kantuan igande arratsaldea igarotzea da. Animatu zaitez!”.
“COVID 19aren kontrako neurriak errespetatuko dira, eta Maskara derrigorrezkoa da”.