Testua: Txatxilipurdi.
Zorionak Porrotxin!!!
Urtarrilaren 3an, 18:30ean, Amaia antzokian, Porrotx, Porrotxin eta Arrasateko eragile ezberdinekin batera, jai giroan ospatuko dugu Porrotxinen 15. urtebetetzea.
Ikuskizuneko sarrerak erosteko:
Info gunean: Biterin
Abenduak 27, 18:00-20:00
Abenduak 28, 11:00-13:00
Sarreren prezioa:
2 € pertsonako
Jakin beharreko informazioa:
– Ikuskizuna ikustera doan pertsona orok erosi beharko du sarrera.
– Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.
– Ikuskizuna haurrei bideratuta dago. Kontuan hartuta honek edukiera muga izango duela, beraiekin etorri ahal diren bidelagun helduen kopurua zaintzea eskatzen dugu.