Argazkiak: Arrasateko Dragoi Gimnasia Taldea.
Gimnasia aerobikoaren denboraldia aurrera doa, eta gure gimnastek gogor entrenatzen jarraitzen dute.
Pasa den asteburuan klubeko gimnastek Cunit-en (Katalunian) ospatutako estatu mailako Open-ean parte hartu zuten.
Bertan estatu mailako gimnasta ugariren artean, Arrasate Dragoi gimnasia taldeko 14 ‘dragoi’ izan ziren.
Hemen lorturako emaitzarik aipagarrienak:
Jubenilak taldeka: Nahia Irazola, Uxue Azkue, Sara Yan Azkarate, Nora Marco eta Maider Agirreurretak 1. postua

Aerodance: Nahia Irazola, Uxue Azkue, Sara Yan Azkarate, Nora Marco eta Maider Agirreurreta, Maria Martiarena eta Maddi Etxagibelek 2. postua

Jubenilak bikoteka:
Nora Marco eta Maider Agirreurretak 4. postua
Eider Vazquez eta Nira Cidek 5. postua

Step: 1. postua

Estatu mailako openean parte hartzen ere Malen Erdabide, Ane Aranzabal, Laia Eguiluz eta Eider Leibar izan dira.
Asteburu hontan berriz, gimnasta guztiek apirilaren 23an Loiuko Urdaneta kiroldegian izago den 1. Eskolarteko torneoan eta Aerobikeko Euskadiko txapelketan parte hartuko dute.