Pobrezia menstrualarekin bukatzeko kanpainako produktuak ekainaren 21ean izango dira eskuragarri

0
699

Urtero, maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzen da, Hilekoaren Higienearen Nazioarteko Egunarekin batera. Hori dela eta, Podemos-Ahal Duguk lagundutako Gipuzkoako emakume-elkarteen sare batek kanpaina bat jarri du abian, bazterketa-arriskuan daudenentzat higiene menstrualeko produktuak eta haurrentzako pixa-oihalak biltzeko: “Hilekoaren higienerako produktuak luxuzko produktutzat hartzen dira probrezia eta pandemia egoeretan, eta gainera, ez dira dohaintzetan jasotzen eta ez dute laguntzarik jasotzen. Horregatik, oso zerga-karga murriztua eskatzen diegu”.

Kanpainan bildutako produktuak datorren ekainaren 21ean entregatuko dira, 10: 30etik aurrera, Txaetako IMMEren lokalean. Antolatzaileek herritarrei azaldu nahi izan diete produktuak Arrasateko bizilagunentzat direla eta, horregatik, beharrezkoa izango dela bizikidetza-ziurtagiria erakustea produktuak eskuratzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen