Testua: Podemos-Ahal Dugu.
Urtero, maiatzaren 28an, Emakumeen Osasunaren Nazioarteko Ekintza Eguna ospatzen dugu, Hilekoaren Higienearen Nazioarteko Egunarekin batera. Hori dela eta, Podemos-Ahal Duguk lagundutako Gipuzkoako emakume-elkarteen sare batek kanpaina bat jarri du abian, bazterketa-arriskuan daudenentzat higiene menstrualeko produktuak eta haurrentzako pixa-oihalak biltzeko.
Hilekoaren higienerako produktuak luxuzko produktutzat hartzen dira probrezia eta pandemia egoeretan, eta gainera, ez dira dohaintzetan jasotzen eta ez dute laguntzarik jasotzen. Horregatik, oso zerga-karga murriztua eskatzen diegu.
Parte hartzen dugun erakundeok produktuak jasotzeko laguntza eskatzen dugu, eta eskerrak ematen dizkiegu supermerkatu eta farmazia laguntzaileei.
Arrasateren kasuan Musakolako Eroski supermerkatuan egongo gara maiatzaren 21ean eta 22an, eta maiatzaren 27an eta 28an goizez eta arratsaldez.
