Plaza libreak oraindik Hizkuntza Eskola Ofizialaren Arrasateko gela desplazatuan

0
769

Testua eta argazkia: Arrasateko Udala.

Aurten ingelesa, frantsesa eta alemana eskainiko dira. Oraindik badaude plaza libreak (frantsesean A1eko taldean- plaza bakarra-,  alemanean B1eko taldean, eta ingelesean A2ko taldean ). Gainera, aurten, hizkuntza laguntzailea ere izango da Arrasaten. Hizkuntza laguntzaileak hainbat lurraldetatik etortzen dira bertako irakasleei laguntzeko, batez ere, ahoskera lantzen, eta bide batez, haien kultura ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen da. Arrasateren kasuan, hilean behin etorriko dira hizkuntza laguntzailea ikasleekin bizipenak partekatzeko.

Matrikulak eta informazio gehiago

Arrasateko gela desplazatua Hezkuntza publikoaren sarean dago, eta Arimazubin kokatuta dago. Prezioa 72,36 € da urte osorako klaseena, eta azterketarako bi deialdi daude, maiatzean eta irailean. Agiri ofizialak ematen dira. Edozein zalantza argitzeko,  deitu 943 89 92 75 telefono zenbakira edota idatzi eoieibarheo@gmail.com helbidera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen