Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Kuikui’ aurkeztuko dute Sanjoanetan

3
1132

Emanaldia ekainaren 25ean arratsaldeko 19:00etan izango da Monterron parkean, Udalak antolatuta.

Beheko testua eta argazkia: Katxiporreta.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazook KUIKUI proiektua abiatu dugu.

“Zabaldu besoak,
astindu hegoak…
eta saltooooooo! “

Hegan egiteak urrutira ikusteko aukera paregabea eskaintzen du. Bizi ditugun arazo era gabeziak antzemateko, behar ditugun irtenbideak marrazteko, irriz, kantuz eta kolorez…

PROIEKTUAREN OSAGAIAK:

– KUIKUI IPUIN-DISKOA
Miren Amurizak idatzita, Irrimarrako Karmele Gorroñok eta Irene Iruretak ilustratuta, Xabier Zabalaren 12 abestiekin jantzita (5 grabatu berri) eta pailazoek kontatu eta kantatuta osatu dute elkarlanean CD-liburua.

Zer konta? Zer kanta?…”Munduak txorien kantuak eta herrien hizkuntzak behar dituela!”
Ipuinaren ahozko grabazioa eginda eta ilustrazioak animatuta ikusentzunezko formatua ere osatuta, sareetan jada “Txoria nintzela” bideokliparekin batera zabaldu berri dena.

– KUIKUI IKUSKIZUNA
Estrenaldirako prest!

“Hegan, urrutira begiratuta, hara non balea topatuko dugun sudurgorriok, plastikoz betea, Txo Mikmak indio txikiarekin eta pinguinoarekin batera hurbildu dena itsasertzera.

Eta Tider migrantea, Baionarako bidean, Bidasoan, hontza mugalariaren laguntza aurkituko duena.

Eta azkenik Ilargi baserritarra, bere oiloarekin datorrena. Margarita txitatzen ari den arraultzetik jaiotzear da txitakolorea, munduari oparituko dizkiona bere koloreak…

– TXORIEN HABIA-KUTXA OPARI…

Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik Txorien habia-kutxak oparituko dizkiegu pailazook herrietan txorientzat eta euskararentzat, egunerokotasunean, habia goxoak sortzen dituzten taldeei. Honela, Aranzadiren Txoribox egitasmoa zabaltzea ere bada pailazoon xedea.

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen