‘Pirolitikak’ taldeak entrenatzea, bainua eta afaria izan ditu Deban

0
1128

Arrasate Rugby Taldeko lagun hauek hondartzan entrenamendua egin eta ondoren bainua hartu dute. Gainera, ondoko parkean afaria ospatu dute giro oso onean.

Argazkia: Pirolitikak taldea.

Emakume beteranoen taldeak aurrera jarraitzen du, eta aurreko asteazkenean entrenamendua egin zuen Debako hondartzan.

Ondoren bainu freskagarria hartu zuten itsasoan bertan, eta indarrak berreskuratzeko afaria ospatu zuten hondartza ondoko parkean, taldekideek etxetik eramandako patata-tortila, txorizo eta bestelako jakiekin, giro oso onean.

Ondoren, gaueko 22:00 aldera Arrasatera itzuli ziren Ferreriasko Jaixen testuinguruan. “Ekimen ederra izan zen – baloratu dute ekipotik – eta taldea zabalik dago gura duten lagunek parte hartzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen