Pirolitikak amen taldeak Xixongo ‘Maters Series’etan parte hartuko du

0
511

Testua: Isei Barbero / Argazkia: ART artxiboa.

Asteburu honetan jardunaldi berri batean murgilduko dira Arrasate Errugbi Taldeko ekipoak, halere, begirada guztiak klub zuri-moreko amen taldeak bereganatuko ditu, Pirolotikak.  Izan ere, ART-ko amak Asturias aldera joango dira, eta Xixonen izango den Maters Series txapelketan hartuko dute parte. 

Txapelketa Las Mestas kirol-eremuan jokatuko da, goizeko 10:00etan hasita eta, aurreikuspenen arabera, lehiaketa 18:00ak arte luzatuko da.  Antolatzaileek jakinarazitakoaren arabera, 15 talde inguruk hartuko dute parte eta, Euskal Herritik, Pirolitikakekin batera, beste hiru parte hartzaile joango dira.  Aipatzekoa, txapelketa honetan etxeko taldeak debuta egingo duela, Madreñes izenekoa.

2022ko martxoan eman zituen aurreneko pausoak ART-ko amen taldeak, klubeko zenbait jokalarien amak elkartu eta taldea osatzea bururatu zitzaien momentuan.  Horretarako, ate irekien zenbait jardunaldi antolatu zituzten, eredu gisa Gaztedi Errugbi Elkarteko Kamalehoiak taldea hartuta.  Zentzu honetan, gasteiztarrekin zenbait lansaio burutu zituzten eta, Gasteizen, hain justu ere, debuta egin zuten uztailean “Maters Series” izeneko txapelketan. Gasteiztarrekin, eta ART-ko beteranoekin batera, Hondarribiko Rugby Beach delako txapelketan ere parte hartu zuten, finalerdietarako txartela eskuratuz. Sitgesen ere izan dira, “Maters Series” delakoaren edizio berri batean, hala nola, aurtengo otsailean, Sevillan [goiko argazkian].

Beste hitzorduak

Zapatuan beste zenbait hitzordu izango ditu Arrasate Errugbi Taldeak.  Senior mailako mutilak Mojategin arituko dira, 16:30eatik aurrera, Atletiko San Sebastianen kontra.  Azken bi partiduak irabazi eta gero, Barrutiaren mutilak ikasturteko hirugarren garaipena eskuratzen ahaleginduko dira.  Goizean, Mojategin baita ere, 14 urtez azpikoek lagunarteko partiduak jokatuko dituzte Gaztedi B, Errioxa eta Bera Beraren kontra.  18 zein 16 urtez azpikoek atsedenaldi jardunaldia izango dute.

Igandean, berriz, nesken txanda izango da, eguerdiko 12:30ean Sarako Izarrak bisita egingo baitie Mojategin.  Zertxobait, lehenago, 10:30eatik aurrera eta leku berean, Errugbi Eskola eta Inklusiboko neska-mutikoek asteroko entrenamendu saioa burutuko dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen