PSEk bere egoitzan egin dizkioten pintaketak salatu ditu

0
456

Ezezagun batzuek pintadak egin dituzte gaur goizaldean PSE-EEren Arrasateko egoitzan, Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak sare sozialen bidez salatu duenez. Anduezak azaldu duenez, sozialisten egoitzako pertsianak bortxatu dituztela. Pintadetan ‘PSOE faxista’ edo ‘mozala ez, nahikoa da’ irakur daiteke.

Blanca Roncal Arrasateko Talde Sozialistaren idazkari nagusiak “gaitzetsi du egoitzak ostiral gauean jasan duen erasoa, ezezagun batzuek pertsiana behartu eta “PSOE faxista. Mozalik ez. Aski da” idatzi dute.

Prentsa ohar batean, Roncalek adierazi du sozialistek “beti babestuko dituztela pertsonen bizitza bermatzeko hartu beharreko osasun neurri guztiak, Covid-19 pandemiaren aurrean”.

“Arduragabetzat eta erabat insolidariotzat” ditu pintada horien atzean dauden pertsonak, gizartea bizitzen ari den arazo larriaren aurrean. “Osasun krisiaren aurrean ez dira osasun arauak saihestu behar, birusaren aurrean babestu baizik”.

Beraz, “disziplinatuak” izateko deia egin die arrasatearrei, eta osasun arloko segurtasun neurriak betetzearen garrantzia gogorarazi die. “Eredugarriak izan behar dugu gure eguneroko portaeran, agintariek bizitzak salbatzeko emandako gomendioak betez”.

Azkenik, Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak, bere kontu ofizialeko txio batean, babes eta elkartasun mezua bidali die Arrasateko PSE-EEko kideei, eta, ondoren, pintada horren atzean “etorkizunari begiratu nahi ez eta iraganeko teknikei eutsi nahi dietenen zigilua” dagoela adierazi du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen