Peryferyka ekoiztetxe arrasatearrak 3. film laburra estreinatuko du

0
774

Uztailaren 14an, ostirala, Youtuben estreinatuko dute ‘El Color Del Engaño’ film laburra.

Beheko testua, kartela eta bideoa: Peryferyka.

Peryferyka ekoiztetxeko Nagore Osa bergararra, Zihara Etxeberria aramaioarra eta Ariana eta Dani Nespereira arrasatearrak, ‘Erbestean’ eta ‘Post Mortem’ film laburrak estreinatu ondoren, hiru hilabetez aritu dira ‘El Color Del Engaño’ izeneko proiektu berri batean lanean: uztailaren 14an, ostirala, Youtuben estreinatuko den 10 minutuko film laburra.

Sinopsia

Hiru bezero bitxi, gaizki ezkutatutako desleialtasuna eta aurreikusi gabeko hilketa. Laura, Raquel eta Cristina, eskarmentu gutxiko hiru ile-apaintzaile, euren bizitzako egunik txarrenari aurre egin beharko diote. Baina… Ile-apaindegia normaltasunez eta garbitu gabe ixteko gai izango dira, edo beste metodo batzuk erabili beharko ditu hori lortzeko? Nork daki, dena gerta daiteke El Color ile-apaindegian…

Filmaketa

Arrasateko Ilea ile-apaindegian grabatutako film labur honetan Zihara, Nagore eta Ariana aktoreek parte hartu dute, Mariasun Pagoaga, Amaia Abarrategi eta Juan Dugarterekin batera. Filmaketari dagokionez, asteburu oso bat iraun zuen, 6:30etik 17:00etara, karakterizazioan 3 ’30 ordu baino gehiago erabiliz (makillajea eta ile-apainketa), eta beste egun bat aparte, baliabide txikiak filmatzeko eta promoziorako argazkiak egiteko.

Zuzendaria Dani Nespereira arrasatearra izan da, film laburra zuzendu eta ekoitzi ondoren, eta ile-apaintzaile Henar Rojo.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen